Berrasfaltatze lanak, Bizkaia kalean

Ataria 2023ko ekainaren 30a

Langile bat asfaltatze lanetan Tolosako Uzturre kalean.

Uztailaren 3an, astelehena, berrasfaltatze lanak egingo ditu Tolosako Udalak Bizkaia kalean, Kondeaneko Aldapa eta Igeralde kaleen artean, baita Igeraldeko bidegurutzean ere.

Lanak burutzeko, ibilgailuen sarrera mugatuko da, ez baita une oro igarotzeko aukerarik izango, lanen arabera baizik. Beraz, egun horretan ibilgailurik erabili behar izanez gero, Bidebieta eta Izaskun auzoetatik kanpo uztea gomendatzen du udalak. Oinezkoen bidea, aldiz, bermatuta egongo da.

Gainera, astelehenean hiribusaren ibilbidea moldatuko da Amarotz auzotik aurrera, eta Kondeaneko Aldapan geraleku berria egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!