Bi urteko espetxe zigorra adingabe bati ukituak egiteagatik

Ataria 2023ko ekainaren 28a

Gizonezko bat zigortu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 2018ko irailean Tolosan adin txikiko bati ukituak egiteagatik.

Gizonak gertakariak onartu ditu eta defentsak akordioa lortu du Fiskaltzarekin. Horiek horrela, bi urteko kartzela zigorra ezarri diote eta ezin izango du deliturik egin hiru urteko epean. Era berean, ezingo da adingabearengana 500 metro baino gutxiagora hurbildu, bi urtez ezingo da berarekin harremanetan jarri eta sexu-hezkuntzako programa batean hartu beharko du parte. Gainera, 3.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!