Oier eta Oinatzek gertu izan dute txapela. 30-28 galdu zuten Carlos eta Urtziren aurka, alebin-infantil mailan. Partida borrokatua, orekatua eta emozio handikoa izan zen. Kadete-jubenil mailan, Martin-Mattin bikotea nagusitu ziren, Txanton-Peruren aurka, 30-27ko emaitzarekin. Hauen partida ere oso orekatua eta gogorra izan zen. Bi finaletan, beraz, maila handiko zesta punta ikusi zen.