Pandemia aurreko kopuruetara iritsi da Mugi Tolosa ekimena

Ataria 2023ko eka. 23a, 11:57

Mugi Tolosa ekimenak amaitu du 2022-2023 ikasturtea. Ikasturte «arrakastatsu eta partaidetsua» izan dela nabarmendu dute Tolosako Udaletik. Izan ere, 32 irteera egin dituzte, eta partaidetza handia izan du.

Batez beste ibilaldietan 115 parte hartzaile izan dira, eta guztira 152 partaide batu ditu aurten egitasmoak, 229ra ere iritsiz, adibidez, inauteri bezperako ibilaldian. Hori horrela, Mugi Tolosak, gorakada nabarmena izan du aurten eta pandemia aurreko zifrak berreskuratu ditu, antolatzaileen esanetan.

2022ko urriaren 5ean hasita, ohiko moduan, asteazkenero, Zerkausitik bi taldetan banatuta egin dituzte irteerak. Lehen taldean, pertsona helduenak 91 urte zituen eta bigarrenean, 97 urte. Ibilaldiak herrian zehar egin dituzte, tartean baita Donostiara txangoa ere. Eta jarduera bereziak ere izan dituzte, Gabonetan, egutegiak eta aterkia opari, inauteri bezperan, txaranga eta txistorra janarekin edota azken egunean, Ibarrarekin batera, yoga, musika eta txistorra jatearekin ere.

Ibilaldiak herriko boluntarioen laguntzarekin egin dituzte, ikastetxeetako ikasleak barne. Ibilaldiko, guztira 60 boluntarioko taldea osatu dute. Bada, Tolosako Udalak eskerrak eman dizkie guztiei, «egindako lanagatik eta eskainitako laguntzagatik eta bereziki ikastetxeetako boluntarioei, beren inplikaziori gabe Mugik ez lukeelako hainbeste gurpildun aulki mugitu ahal izango». Udalak nabarmendu duenez «beste urte batez Mugi Tolosak ohitura osasuntsuak sustatu eta, gainera, sozializatzeko aukera eskaini die adineko pertsonei, parte hartu dutenen arteko harremanak sustatuz».

Datorren ikasturtean Mugi Tolosa bueltan izango dela esan dute, «indarberrituta eta gogotsu» .

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!