Pasabaneko langileek enpresako jabeen «inplikazioa» eskatu dute

Ataria 2023ko ekainaren 21a

Pasaban enpresako langileak kexu dira martxotik. «Oraindik enpresak ez du jokabidea aldatu hitzarmen bat lortzeko bidean», adierazi dute, eta aldi berean, «jabetzaren falta» salatu eta «inplikazioa» eskatzen dute.

Tolosako Pasaban enpresako langileek atzo izan zuten hirugarren mobilizazio eguna, eta pasa den astean egin bezala, elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten. Tolosako Trianguloa plazan elkartu ziren, eta bertatik San Frantzisko ibiltokiko amaieraraino (tren geltoki pareraino) joan ziren. Hurrengo asteartean, hilak 27, gauza bera egingo dute; oraingoz, azken mobilizazio eguna izango da, baina aldaketarik ezean, irailean ere berriro mobilizatzeko asmoa dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!