Helena Cancelo saritu dute edoskitzeari buruzko argazki lehiaketan

Ataria 2023ko ekainaren 21a

Tolosan bizi den argazkilari hernaniarrak irabazi du XXVII. Marina Alta Edoskitze Argazki Lehiaketa. Denian (Alacant) egiten den argazki lehiaketak gure gizartean edoskitzea normalizatzea eta ikusaraztea du helburu, argazkigintzaren bidez. 

Argazki irabazleak ama baten eta bere haurraren arteko lotura «maitekorra» erakusten du, «ikuslea une intimo batean murgilduz». Aitaren «maitasun-begirada» ere islatzen dela irudian azaldu du.

Emakume, ama eta argazkilari moduan definitzen du bere burua Cancelok. «Nire begirada zaintzatik eta maitasunetik sortzen den lotura berezi hori atzematean oinarritzen da, denboran iraungo duten oroitzapenak sortuz argazki hunkigarri eta natural baten bidez», dio. Hala, argazkilariak adierazi duenez, familiarekin zerikusia duen guztian jartzen du arreta, «zaintzari eta ama bihurtzeak emakume bati dakarkion eraldaketari balio berezia emanez».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!