Alpino Uzturreko hainbat kide saritu dituzte

Ataria 2023ko ekainaren 19a

Neguko Kirolen II. Gala ospatu zen ostegunean Tolosako Topic zentroan, eta bertan Tolosako Alpino Uzturre elkarteko hainbat eskiatzailek lortu zituzten sariak.

Iraupen eskiko modalitatean jaso zuten aipamen berezia, denboraldian lortutako emaitzengatik. Gazte mailan Alpino Uzturreko Alaia Juaristi, Laia Azpilgain eta June Aranburu izan ziren sarituak, eta absolutu mailan Imanol Rojo. Horrez gain, elkarteko Miguel Angel Plazas Txiki-ri txapela oparitu zion Neguko Kirolen Euskal Federazioak, azken lau urteetan Iraupen Eskiko batzorde buru bezala egindako lana eskertuz.

Argazkiak: Julen Juaristi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!