Joseba Rotetak ez du jarraituko entrenatzaile moduan

Ataria 2023ko ekainaren 19a

Joseba Roteta, denboraldi hasieran, taldearen aurkezpenean.

Tolosa CF-ko gizonezkoen futboleko lehen taldearen entrenatzaile izateari utzi dio.

Joseba Roteta oiartzuarra denboraldi batez izan da Tolosa CF klubean. Hirugarren Mailatik jaitsi berritan hartu zuen taldea, eta Ohorezko Erregional mailan egindako denboraldian azkenean 14. postuan sailkatu da, hau da, azken bosgarren.

Tolosa CF klubak bere ibilbide berrian, bai pertsonalean, bai profesionalean onena opa diola adierazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!