Tolosa gimnastika erritmikoko taldearen emanaldia

Ataria 2023ko ekainaren 15a

Bihar, ekainak 16, 18:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan ikasturte amaierako emanaldia egingo du Tolosako gimnastika erritmikoko taldeak.

Bertan denboraldiari bukaera emango diote familia, lagun eta babesle guztiei eskertza modura. Bestalde, gimnastika erritmikoa ezagutzera gerturatu nahi duten guztientzat, dagoeneko 2023-2024 ikasturterako izen ematea zabalik dute. Horretarako, cgrtolosa@gmail.com edota gimnasia.tolosacf@gmail.com helbide elektronikoetara idatzi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!