Mikel Arruabarrena, Beasaingo entrenatzaile berria

Ataria 2023ko ekainaren 14a

Futbol entrenatzaile tolosarrak Igor Gordobil ordezkatuko du.

Beasain taldea Hirugarren Mailara jaitsi da bukatu berri den denboraldian. Arruabarrena Tolosa CF-ko gizonezkoen talde nagusiko entrenatzailea izan zen Hirugarren Mailan bi denboraldiz, 2020-2021an eta 2021-2022an hain justu. Gordobil azken bi denboralditan izan da Beasain taldearen entrenatzailea.

Bestalde, Julen Zubillaga erdilari tolosarrak Beasainen elastiko txuri-urdina defendatzen jarraitzeko beste urtebetez kontratua berritu du. Zubillagak denboraldi bat osatu du Beasainen, eta klubarentzat «taldeko ardatzetako bat da».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!