Argazki onenak aukeratu dituzte

Ataria 2023ko eka. 14a, 16:00

‘Yucca urbanita’, ‘Mala noticia’ eta ‘Argiaren zurrunbiloa’ argazkiak.

Tolosa Herria Argazki Lehiaketako irabazlea Agustin Busselo Ortegaren 'Yucca urbanita' argazkia izan da.

Targazkik Tolosaldeko Argazkilari Elkarteak antolatzen duen aurtengo Tolosa Herria Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Agustin Busselo Ortegaren Yucca urbanita argazkia izan da lehen saria eskuratu duena.

Bigarren saria Telmo Meana Blancoren lana izan da eta hirugarren saria Jesus Javier Garcia Escribanoren La otra moda argazkiak jaso du.

Kike Balenzategui Arbizuk, Jaione Garcia Santestebanek eta Eduardo Merino Latierrok osaturiko epaimahaiak, bestalde, Xabier Zeberio Etxetxipia izendatu du Tolosaldeko Txapeldun Izkutuko begirada, Formetan jolasean, Zerbait ez dabil ongi eta Urdina grisa gorria lanengatik.

Bertako sarien atalean, lehen saria Ruben Caceres Delgadoren Mala noticia lanak jaso du; bigarren saria, Javier Ortiz Morenoren Geometria eliptica lanak; eta hirugarren saria, Josema Dieguez Rodriguezen Argiaren arrastoak argazkiak.

8 eta 16 urte bitarteko gazteen sarien atalean, berriz, Amaiur Ugalde Mujikak irabazi du lehen saria, Argiaren zurrunbiloa lanagatik; bigarren saria, Haitz Gurrutxaga Agirreren Elkarlanean etorkizuna eraikiz argazkiarentzat izan da; eta hirugarrena, Izaro Lopetegi Rodriguezen Topic lanarentzat.

Bestalde, epaimahaiak Agustin Busselo Ortega, Jesus Javier Garcia Escribano eta Ruben Caceres Delgado aukeratu ditu Argizaiola sarirako hautagai moduan.

Aurtengo lehiaketak 225 parte hartzaile izan dituela azaldu dute Targazkitik, eta guztira, 787 argazki aurkeztu dituzte. Sari banaketa ekitaldia larunbatean, hilaren 17an, egingo dute, Tolosako kultur etxean, 12:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!