Tolosako musika eskolako ikasleen ikasturte amaierako kontzertuak, datorren astean

Ataria 2023ko ekainaren 14a

Ikasturte amaieraren bueltan, datorren astelehenetik ostegunera, hau da, ekainaren 19tik 22ra, lau kontzertu eskainiko dituzte Tolosako Udal Musika Eskolako ikasleek, herritarren gozamenerako.

Ekainaren 19an, astelehena, perkusio eta orkestrako ikasleen kontzertua izango da, 19:00etan, Zerkausian. Asteartean, ekainak 20, abeslari eta talde anitzen txanda izango da, hau ere, 19:00etan, Zerkausian. Ekainaren 21ean, helduen, akordeoien, txistuen, klarineteen eta talde anitzen kontzertua egingo da, aurrekoen ordu eta leku berean. Eta amaitzeko, ostegunean, ekainak 22, metalezko instrumentuen taldeko ikasleen zein flauta, saxofoi eta biolineko ikasleen kontzertua egingo da, 19:00etan, Berdura plazan.

Tolosako Udalak herritar oro animatzen du ikasleen lana ikusi, entzun eta kontzertuez eta musika onaz gozatzera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!