Tolosa Eskubaloiari kirol merezimenduaren plaka eman dio Espainiako Federazioak

Ataria 2023ko ekainaren 12a

Juan Martin Amiano 'Porta', Tolosa Eskubaloi ataleko presidentea, argazkiaren erdian, saria jasotzen.

Asteburuan banatu ditu Espainiako Eskubaloi Federazioak hainbat errekonozimendu, eta horietako bat Tolosa Eskubaloiak jaso du, bere 50. urteurrena egin berritan.

Tolosa Eskubaloia klubak azaldu duenez, «euskal eskubaloiko saridunen artean izatea, guretzat 50 urte hauetan egindako lanaren aitortza handia da». Beste saridunak Askartza kluba, Javier Alvarez epailea, Imanol Alvarez Bera Bera taldeko entrenatzailea eta Julen Aginagalde jokalari ohia izan dira.

Haur torneoa, bertan behera

Tolosa CF-ren mendeurrenaren eta eskubaloi atalaren 50. urteurrenaren harira, Tolosa Eskubaloiak haur torneoa antolatzen ari zen ekainaren 17rako, baina azkenean bertan behera geratu da, Usabalgo langileen greba dela eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!