Marka berriak jarri dituzte txapeldunek

Ataria 2023ko eka. 11a, 20:08

Julen Gabirondo eta Beñat Telleria nagusitu dira gizonetan; Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz emakumeetan. Gaur arratsaldean jokatu dira Mahala Binakako Euskal Pentatloi Txapelketak, Tolosako zezen plazan.

Pentatloiaren aro berrian, Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitzek marka berria jarri dute. Iaz eurek lorturikoa hautsi dute gaur Tolosako zezen plazan. Harriarekin, giza proban, aizkoran, txinga eroaten eta korrika, 2022an 24 minutu eta segundo batean geratu zuten erlojua. Gaurkoan, 37 segundo gutxiago behar izan dute lan bera egiteko. Emakumeen binakako txapelketan bikote berri bat atera da, eta maila handia dutela erakutsi dute Lur Errekondok eta Oihana Fernandez De Barrenak.

Gizonezkoetan, 39 minutu eta 45 segundoan zegoen marka birrindu egin dute Julen Gabirondok eta Beñat Telleriak. Hala eta guztiz ere, txapela irabazteko sufritzea tokatu zaie, Iruretagoiena eta Olaizola oso gertu izan dituztelako.

Emakumezkoen sailkapena

  1. Nerea Arruti-Amalur Arbelaitz 23.24
  2. Lur Errekondo-Oihana Fernandez De Barrena 25.35
  3. Lucia Orbe-Julia Martinez 28.51

Gizonezkoen sailkapena

  1. Julen Gabirondo-Beñat Telleria 36.15
  2. Andoni Iruretagoiena-Xabat Olaizola 36.34
  3. Aritz Irazabal-Beñat Amade 38.33
  4. Ioritz Gisasola-Jon Gisasola 39.17
  5. Xabier Zaldua-Aratz Mugertza 40.23
  6. Julen Kañamares-Jagoba Otaegi 43.22

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!