Kale-saskibaloiaren festa

Ataria 2023ko ekainaren 10a

TAKE saskibaloiak egun handi du gaurkoa. Saskibaloiaz gozatzeko aukera dago Tolosan barrena 3x3 txapelketari esker. Goizean, alebin eta infantilak Alondegia plazan aritu dira, eta arratsaldean, kuadrillen txanda izango da San Frantzisko pasealekuan.

San Joan festak usaintzen hasiak dira, eta horrekin batera Tolosako kaleetan kirol talde ezberdinek euren txapelketak bizitzeko unea ere bada.

Gaur, TAKE saskibaloiaren txanda ari da izaten. Izan ere, goizean goizetik saskibaloia kalera atera eta 3x3 formatuan ari dira lehiatzen Sanjoanetako Saskibaloi Txapelketa. Goizean, txikienen txanda izan da. Alondegia plaza kanastez josi eta aldi berean saskibaloi partida ugari lehiatu dira alebin eta infantil mailan. Hau da, 2009 eta 2012 urte bitartean jaiotako neska-mutilak aritu dira lehian.

Arratsaldean saskiratze gehiago

Arratsaldean ordea, 15:30 eta 21:00 bitartean, kuadrillen txanda izango da, San Frantzisko pasealekuan.

Sariak ere eskuragai izango dituzte saskibaloi jokalariek. AMA jatetxean, Orbelan, Iriarten eta Bide Bide tabernan otordu bana irabazteko aukera jarri dute sariek. Benta-Aldeko ardo lotea izango da sari berezia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!