Futbitoarekin hasi nahian

Ataria 2023ko ekainaren 10a

Gazteburua ospatzen ari da Tolosako Gazte Asanblada. Goizean, futbito txapelketarako elkartu dira Andre Maria elizaren atzealdeko parkean.

Atzoko gaua luzatu zitzaiela aitortu dute Oargi elkarte ondoko parkean bilduriko gazteek. Tolosako Gazte Asanblada Gazteburua ari da ospatzen. Atzokoan solasaldia, bertso saioa, pintxo afaria eta DJ mahaia izan zituzten. Indarrak xahutu eta gaurko egunari berriro ekiteko esnatu dira hainbat gazte; beste asko oraindik eguna ezin hasiz.

Futbito txapelketa eta street boulderra zuten euren asmoetan, 11:30etarako. Ondoren, eguna eta gaua berriro ere luzatuko zaie. Izan ere, bazkaria, bazkalosteko jolasak, ekitaldia eta 21:30ean No te crew-ren kontzertua izango dute.

Honela, borobilduko du Tolosako Gazte Asanbladak aurtengo Gazteburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!