TAKE saskibaloi taldea saritu dute Orion

Ataria 2023ko ekainaren 9a

Pasa den larunbatean Orioko Arraun Etxean ospatutako 'Elkar Ekin Euskaraz' ekitaldian izan ziren klubeko ordezkariak. Bertan, sari bat jaso zuten Euskal Kirol Federazioen Batasunaren eskutik, euskararen aldeko 'Elkar Ekin Euskaraz' proiektuan parte hartzeagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!