2023/06/24 07:00 - 23:00

Sanjoanak

Sanjoanak
Tolosa

San Joan Eguna

07:00. Udal zinegotziei deia, Udal Txistulari Bandaren eskutik.

08:30. Diana Udal Musika Bandaren eskutik.

08:45. Diana Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eskutik.

09:00. Diana Tolosako Dultzaineroak taldearen eskutik.

09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.

10:00. Meza Nagusia Andre Maria parrokian, Santa Maria Kaperak parte hartuko du.

Ondoren. Prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon dantzariek, Tolosako eta Iruñeko udal txistulari bandek, udal musika bandak, erraldoiek eta eskopetariek.

Aldi berean. Elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan.

Elizkizunak amaitu ondoren. Eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.

13:00. Udal musika bandaren eta Tolosa eta Iruñeko udal txistulari banden kontzertua, Berdura Plazan

17:00. Udalbatza, Udal Txistulari Banda, Udal Musika Banda, txistulari, bordon dantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko.

Ondoren. Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute.

Elizkizuna amaitzean. Trianguloan bilduko dira, bertan udalbatzak esku-aldatzeko soinua eskainiko du eta azken tiroak botako dira.

Ondoren. Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.

20:00 eta 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da.

23:00. Muxutruk taldearekin erromeria, Plaza Berrian.

23:30. Dantzaldia Joxe Mendizabalekin, Lopez-Mendizabal pasealekuan.

23:00. Suak Vulcano pirotekniaren eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!