2023/06/23 17:00 - 23:00
17:00. Udal txistulari bandak, antzinako erronda bidea eginez, San Joan zortzikoa joko du.
17:00. Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera Gernikako Arbola Lorategitik.
17:00. Beotibar pilotalekuan San Joan Zesta Punta txapelketaren finala (Beotibar C.D.).
18:00. Jaien hasiera iragartzeko, txupinazoa udaletxeko balkoitik eta kanpai iraulketa.
18:00. Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da.
19:00. Haurrentzat San Joan su txikia, Plaza Zaharrean. Tolosako Musika Eskolako Ikasleen Bandarekin.
19:45. Udalbatzaren desfilea udal txistulari bandak lagunduta. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da, Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arrats otoitzetan parte hartzeko.
22:00. San Juan sua piztuko da Andre Maria plazan, Udalbatza bertan dela.
Ondoren. Udaberri dantza tadeak, Hodeiertz abesbatzak eta Tolosako Musika Bandak jardungo dute. San Joan Zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da.
23:00. Eire eta J. Martinaren kontzertua, Plaza Berrian.
23:00. Lopez-Mendizabal pasealekuan La Jodederaren kontzertua.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?