13 domina lortu dituzte Tolosa CF-ko atletek kategori txikietan

Ataria 2023ko ekainaren 8a

Tolosa CF Atletismoko atletek 13 domina lortu dituzte Gipuzkoako Kategori Txikietako Txapelketaren bigarren jardunaldian.

Urrezko sei domina izan ziren: Ekhi Civico (3.000 metrotan), Ander Aristi (400 metro hesiak), Euken Fernandez (xabalina), June Sudupe (3.000 metro), Leire Viedma (400 metro hesiak) eta Eider Beraza (jauzi hirukoitza). Lau zilarrezko: Jon Urkizar (3.000 metro), Unax Armendariz (3.000 metro), Imanol Ibarbia (pertika) eta Edurne Ibarbia (400 metro hesietan). Hiru domina brontzezkoak: Ander Aristi, Martin Maiza eta Kira Pascual, 200 metroetan.

Bestalde, Tolosa CF-ko atletek zortzi domina lortu berri dituzte Euskadiko Master Txapelketan. Iker Ariznabarretak bi (100 eta 200 metroetan), eta besteek bana: Angel Uranga (100 metro), Juan Miguel Calahorra (100 metro), Alberto Rebollo (200 metro), Ignacio Amonarriz (pisua), Jose Antonio Sobrino (diskoa) eta Jose Luis Gonzalez (xabalina).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!