Sei eguneko festak antolatu dituzte Tolosako Iurreamendi egoitzan

Ataria 2023ko ekainaren 8a

Ekainaren 11n, igandean, bazkari berezia egingo badute ere, astelehenean, hilak 12, lehertuko da suziria. Hilaren 16ra bitarte askotariko ekitaldiak izango dira bertan.

Egitaraua:
  • Ekainak 11, igandea
    • 13:00. Bazkari berezia.
  • Ekainak 12, astelehena
    • 10:30. Txupinazoa.
    • 11:00. Oroitzapenerako kantak
    • 16:00. Jolasak, sari banaketarekin.
  • Ekainak 13, asteartea
    • 11:00. Loteria
    • 16:00. Txokolatea edatea, musikarekin. 90 urte bete dituzten egoilarrei eta langile erretiratuei omenaldia egingo diete.
  • Ekainak 14, asteazkena
    • 11:00. Laskorain Ikastolako ikasleekin galdera lehiaketa.
    • 17:00. Alaitu abesbatzaren emanaldia.
  • Ekainak 15, osteguna
    • 11:00. Bingoa kartekin.
    • 16:00. Bideoen proiekzioa.
  • Ekainak 16, ostirala
    • 10:30. Meza.
    • 11:30. Nagusilaneko armonika kontzertua.
    • 16:00. Bingo berezia opariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!