Ekainerako bi ekintza antolatu ditu Topic-ek

Ataria 2023ko ekainaren 8a

Blok Arte Eskolako ikasleen lanen hautaketarekin erakusketa zabaldu dute eta ikusgai egongo da ekainaren 26ra bitarte. Bestetik, ekaineko azken asterako Txotxongilo Udalekuak antolatu dituzte, 6 urtetik gorakoentzat.

Tolosako Blok Arte Eskolak, ekainaren 26ra bitarte, ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanen hautaketa ikusgai jarri du Topic-en. «Anbigu aretoko paretak kolorez eta artez bete ditu erakusketa honek eta aukera ona da Tolosaldeko gazteek artearen arloan egindako lorpenak ikusteko», adierazi dute Topic-etik.

Hain justu, ekainaren 26an ekintza berri bati emango diote hasiera Topic-en bertan. Hilaren 30era bitarte, 10:00etatik 13:00etara, Txotxongilo Udalekuak antolatu dituzte, material birziklatuekin txotxongiloak eta eszenografia egiteko. 6 urtetik gorakoentzat dira eta parte hartu nahi dutenek 50 euro ordaindu behar dute. Izena emateko, 943 650 414 telefono zenbakira deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbide elektronikora mezua bidali behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!