Gazteburua egingo dute Tolosan

Ataria 2023ko ekainaren 5a

2018ko Gazteburua jaialdiaren bazkariko irudia.

Tolosako Gazte Asanbladak antolatuta, ostiralean eta larunbatean izango dira ekitaldiak, ia denak, Plaza Berrian. Besteak beste, solasaldia, bertso saioa, bazkaria, jolasak eta ekitaldi nagusia antolatu dituzte.

Egitaraua:

  • Ekainak 9, ostirala
    • 18:00. Gazte Mugimenduaren bilakaera Tolosan solasaldia.
    • 19:00. Bertso saioa: Gorka Pagonabarraga, Aroa Arrizubieta, Maddi Sarasua, Urko Arregi eta Igauri Lopetegi.
    • 20:30. Pintxo afaria eta DJ-a.
  • Ekainak 10, larunbata
    • 11:30. Street boulder eta futbito txapelketak, Armeria plazan.
    • 14:00. Bazkaria.
    • Ondoren. Jolasak.
    • 21:00. Ekitaldi nagusia.
    • 21:30. Kontzertua: No Te Crew.

Kirol jardueren txapelketetan izena emateko, 688 669 760 telefono zenbakira deitu behar da. Bazkarirako tiketak, berriz, Raku tabernan daude salgai, 8 eurotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!