220 txirrindularik parte hartu dute

Ataria 2023ko ekainaren 4a

Oriako Txirrindulari Eskolak antolatutako Abraham Olano zikloturista martxan berrehun pasatxo txirrindularik eman dute izena. Horrez gain, eskolako hamabost bat txirrindularik parte hartu dute.

Ibilbide motza eta luzea zuten aukeran txirrindulariek, eta 50 inguru izan dira luzean parte hartu dutenak. Usabal kiroldegiaren ondoan izan da irteera eta helmuga. Ibilbide motza egin dutenek bertara iristean bukatu dute bere proba, eta luzea zutenek ondoren jarraitu dute. Guztiek izan dute indarrak hartzeko aukera antolatzaileek jarri duten anoa puntuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!