Munduko kulturen topaketa eta aldarrikapena

Ataria 2023ko ekainaren 3a

Berazubiko Kultur Astearen barruan gaur arratsaldean munduko kulturen topaketa egiten ari dira.

Anayurd elkartea aritu da topaketaren antolakuntzan, Berazubi Auzo Elkartearekin batera. Topaketan jakiak dastatzeko zein hainbat herrialdetako artisautza erosteko aukera dago. Horrez gain, bigarren eskuko azoka ere jarri da.

Anayurd elkarteak jatorri atzerritarreko biztanleek dituzten zailtasunak eta eskubide urraketen berri emateko ere probestu du topaketa. Postuetako batean dago Ana Belen Arias Martinez kolonbiarra. 15 urte daramatza Euskal Herrian, eta bere jatorriko herrialdean enpresa administraritzako ikasketak egin eta alor horretan lan egin arren, hemen garbiketa alorrean eta adinekoen eta haurren zaintzan lan egin behar izan du. «Hasiera batean, hona iristen zarenean, asko arbuiatzen gaituzte, atzerritarrak izate hutsagatik. Hasieran asko sufritzen da, eta gero zerbait hobetzen joaten da», azaldu du Ariasek.

Bestalde, Berazubi Kultur Astearen barruan, gaur 21:00etan afaria izango da Goya hanburgesekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!