Martxelo Otamendiren lekukoa Amagoia Mujikak hartuko du

Ataria 2023ko ekainaren 3a

Martxelo Otamendi ezkerrean, eta Amagoia Mujika erdian, gaur goizean, Andoainen.

Tolosarra hiru hamarkadaz izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta Berria-ko zuzendaria.

Berria Taldeak akziodunen batzarra egin du gaur goizean Andoainen, eta han jakinarazi du nor izango den uztailetik aurrera Berria-ko zuzendari: Amagoia Mujika Tolaretxipi kazetaria (Andoain, 1971) izango da Martxelo Otamendiren lekukoa hartuko duena. Otamendik erretiroa hartuko du hiru hamarkadaz Euskaldunon Egunkaria-ko eta Berria-ko zuzendari izan ostean. Mujika Berria-ko zuzendariorde da 2019. urteaz geroztik, eta Berria-ko bigarren zuzendaria izango da. Berria-k bihar Mujikari eta Otamendiri batera egindako elkarrizketa argitaratuko du.

Kazetaritza lizentziaduna da Mujika, eta eskarmentu handia du. Praktikak Euskadi Irratian egin zituen, eta gero Aiurri aldizkarian aritu zen. 1995ean hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n lanean, eta hura itxi arte aritu zen bertan, Agenda, Gizartea, Politika eta Kultura sailetan. Egunkaria-ren itxieraren ondoren, Egunero-n aritu zen lanean, 2003ko ekainaren 21ean Berria argitaratzen hasi zen arte.

Jarraitu albistea irakurtzen Berria-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!