Martxan da Zumardiaren udako kanpaina

Ataria 2023ko ekainaren 2a

Ekainaren 5ean hasiko dira jarduerak eta uztailaren 31ra arte luzatuko dira. Izena ematea zabalik dago eta elkarteko bazkideek %10eko deskontua izango dute.

Urtero bezala, ume, gazte eta helduentzako ikastaro eta proposamenak antolatu ditu Zumardia elkarteak. Besteak beste, udako ikastaroak, natur goiz pasak edo mendi zeharkaldiak egingo dituzte. Udako jarduerak, ekainaren 5ean hasiko dira eta uztailaren 31ra arte luzatuko dira. Izen ematea zabalik dago eta elkarteko bazkideek %10eko deskontua izango dute izen emateetan.

Honakoa da ekintzen zerrenda:

  • Udako ikastaroak:
    • Piragua-Kayak ikastaroak (2011 eta 2014 urte bitartean jaiotakoentzat): bost egunetako ikastaroak, astelehenetik ostiralera, 90 minutuko saioak izango dira (goizez edo arratsaldez).
    • Paddle Surf ikastaroak (2011 eta 2014 urte bitartean jaiotakoentzat): bost egunetako ikastaroak, astelehenetik ostiralera, 90 minutuko saioak izango dira (arratsaldez).
    • Mendi bizikletako ikastaroak (2009 eta 2014 urte bitartean jaiotakoentzat): Bost egunetako ikastaroak, astelehenetik ostiralera 90 minutuko saioak izango dira (goizez).
  • Natur goiz pasak (2011 eta 2014 urte bitartean jaiotakoentzat):
    • Kirol desberdinak ezagutzeko proposamena: Piragua, orientazioa, mendiko bizikleta, slackline-a... Bost egun, astelehenetik ostiralera, eta goizez, lau orduko saioak (9:00-13:00).
  • Mendi zeharkaldiak (2008 eta 2011 urte bitartean jaiotakoentzat):
    • Bost egunetako mendi zeharkaldia astelehenetik ostiralera. Hiru txanda.

Helduentzako proposamenak datozen egunetan zehaztuko dira eta Zumardia elkarteko webgunean jarriko dira ikusgai. Kayak ikastaroak, mendi bizikletako ikastaroak eta bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak izango dira, besteak beste.

Udako kanpainaren informazio osagarria izateko edo jardueretan izena emateko hiru bide daude: Zumardia.eus webgunea, info@zumardia.eus helbide elektronikoa edo 688 726 213 telefono zenbakia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!