Nerea Eizagirrek kontratua berritu du Realarekin

Ataria 2023ko ekainaren 2a

Klubak gaur jakinarazi duenez, 2024ko ekainaren 30era arte berritu du hitzarmena jokalari tolosarrak. Realeko kapitainak Jokin Aperribay presidentearekin batera sinatu du kontratu berria Reale Arenako bulegoetan.

Nerea Eizagirrek beste denboraldi batez jarraituko du talde txuri-urdinean. Tolosako jokalaria «pozik» azaldu da, klubaren telebistari adierazi dionez: «Pozik nago nire bizitzako taldean jarraitzeagatik. Oso harro nago hemen jarraituko dudalako. Nire helburua da ahalik eta lan gehien egitea, taldeak nire jokoarekin gozatzen jarraitzeko eta nik taldekideekin batera disfrutatzeko. Espero dut oraindik elkarrekin helburu asko lortzea».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!