Tolosa CF-ko atletek zortzi domina lortu dituzte Gipuzkoakoan

Ataria 2023ko ekainaren 1a

Pasa den asteburuan jokatu zen absolutu mailako Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Donostiako miniestadioan.

Tolosa CF-ko atletek zortzi domina lortu zituzten. Urreak bi izan ziren: Iratxe Martin 400 metro hesietan, 1.01,22ko markarekin, eta Maria Felisa Okomo pisu jaurtiketan, 11,72 metroko jaurtiketarekin.

Zilarrak beste bi izan ziren. Irati Azpilgain 100 metrotan, 12,10ko denbora eginez, eta Iker Esnaola pisuan, 13,18 metroko markarekin. Brontzezkoak lau izan ziren. Jon Ander Aurkiak bi lortu zituen, 200 metroetan (22,45) eta 400 metroetan (51,30). Ainhoa Muruak 400 metro hesietan (1.05) eta 18 urtez azpiko emakumezkoek, Saioa Carranza, June Lopetegi, Kira Pascual eta Laia Azpilgainek, 4x100 metroetan 48,96ko markarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!