III. Aniztasunaren Gala ospatuko dute Topic-en

Tolosaldeko Ataria 2023ko eka. 2a, 11:57

Gipuzkoako beste bi museorekin elkarlanean, ekainaren 9an, 10ean eta 11n izango dira saioak; Tolosan, ekainaren 10ean izango da, 18:30ean. Arteak mugarik ez duela erakustea izango da jaialdiaren helburua.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu dute ekimena, eta musika, dantza eta antzerki emanaldiak izango dira hiru egunetan, Gipuzkoako beste hainbeste museotan. Ekainaren 9an, ostirala, Irungo Oiasso erromatar museoan izango da gala, 19:00etan; ekainaren 11n, berriz, Hernaniko Chillida-Lekun, 12:00etan.

Horietan, gainera, pertsonaia ezagunek parte hartuko dute. Topic-eko ekitaldian, esaterako, Telmo Irureta, Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Esther Barandiaran, Simon Ezquiaga, Ezezagunok Antzerki taldea, Ibarrako Garagune antzerki tailerreko kideak eta Uikan Dantza Taldeko kideak ariko dira. Emma Larretak aurkeztuko du ekitaldia.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, «festa giroko ospakizun bat» izango da. «Herritar oro gonbidatu nahi dugu, artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta partekatzeko». Ekitaldiko sarrerek 5 euroko salneurria izango dute eta dagoeneko salgai daude, Topic.eus webgunean.

https://topic.eus/wp-content/uploads/2023/05/Gala-de-la-diversidad-2.jpg.webp

https://topic.eus/wp-content/uploads/2023/05/Gala-de-la-diversidad-4.jpg.webp

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!