Larunbaterako azoka berezia antolatu dute

Tolosaldeko Ataria 2023ko eka. 1a, 15:00

Durunbele elkarteak eta 3 tabernak 'Eskuz Feri Festa' jaialdia antolatu dute, egun osoko egitarauarekin; Oria kaleko atzeko plazan (3 tabernaren ondoan) izango da.

Artisauei beraien ekoizpenak plazaratzeko aukera bat eskaintzea eta horren inguruan giro atsegina sortzea da helburua. Hain justu, 18 postu izango dira ikusgai goizez (11:00-15:00) eta arratsaldez (17:00-19:00); horietatik gehienak, eskualdeko artisauenak izango dira.

Postuen zerrenda:

  • Arantxa Munita Irisarri: zeramika, Tolosa.
  • Ana Allue Lasa: kakorratz-lana, Tolosa.
  • Tartalo kamisetak: kamisetak jaioberri, haur eta helduentzat, Tolosa.
  • Dilindan: belarritakoak, Tolosa.
  • Kiribil zeramika: zeramika erabilgarria, Azkoitia.
  • Eskuz: joskintza, Tolosa.
  • Garbi eta Elena: kalabaza ontziak, loreontziak zuntz naturalekin eta hidrolatoak, Orendain eta Segovia.
  • Gabriel Azkarate Ameztoy: origami tailerra, Villabona.
  • Hylé: buztinezko belarritakoak, Tolosa.
  • Helena Agell Argilés: koadernaketa, Herrialde Katalanak-Villabona.
  • Izpiliku: kosmetika eta xaboiak, Orendain.
  • Ziku Bitxiak: zilarrean egindako bitxiak, belarritakoak, eraztunak eta lepokoak, Hernani.
  • Balerdipeko Erleak: Erlauntzako produktuak eta eztiarekin egindako sukaldaritza, Bedaio (Tolosa).
  • Kimuri: haoriak (txaketa japoniarrak) eta Gyotakuak (estanpaziorako japoniar teknika), Villabona.
  • Josune Eizmendi Tejedor: ukenduak eta xaboiak, Goizueta.
  • Sualma: egurrezko jostailuak, salmenta postua eta jolas lekua, Villabona.
  • Lema: buztin polimerikozko belarritakoak, Tolosa
  • LabPaper Tolosa: laborategia papera egiteko tailerra, Tolosa

Tailerrak:

  • Eskuz, jostearen plazera, azokaren ordutegi berdinean
  • Origami tailerra, 12:30ean eta 17:00etan.
  • LabPaper Tolosa laborategia papera egiteko tailerra, 11:00etatik 15:00retara.

Gastronomia:

  • Balerdipeko erleen ezti gastronomia eta pintxoak
  • 15:00etan paella jateko aukera
  • Ekotaloak dastatzeko aukera eguerdi eta arratsaldean
  • Etxeko pizzak egun guztian

Artisau garagardoa:

Gipuzkoako hiru etxeetakoa eta alemaniar bat egun guztian zehar:

  • Mala Gissonan etxearen D'jango
  • Grossen etxeko Bixi
  • Baobeer etxeko Tazekka
  • Veltinsen Grevensteiner

Euskal sagardo probaketa:

18:00etatik 20:00etara. Edalontzia, pintxoa eta lau txotx: 3,5 euro.

  • Eguzkitza
  • Isastegi
  • Zabala

Musika:

  • 13:30: Kinbonbo Brass Band (Iruña)
  • 18:00: DJ Talo (Hernani)
  • 19:00: Yogurinha Boroba
  • 20:00: DJ Baleike (Tolosa)
  • 21:00: Nikotina (Tolosa)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!