Zinema bonu berriak eskuragarri gaurtik aurrera

Ataria 2023ko ekainaren 1a

30, 20 eta 10 saiotarako balio dute eta urte amaierara bitarte erabili ahal izango dira.

Gaurtik aurrera jarriko dira salgai bigarren seihilekorako Leidor aretorako zinema bonuak, abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango direnak. Bonuak 30, 20 eta 10 saiotarako balio dute. 10 saioko bonuaren prezioa 30 eurokoa da, 20 saioko bonuarena 35 eurokoa eta 30 saioko bonuarena 40 eurokoa. Bonuak Kutxabank-en sarrera salmenten atalean eskuratu daitezke, eta baita Leidorreko leihatilan ere.

Eszena bonuak

Zinema bonuez gain, Tolosako Udalak arte eszenikoen ikuskizunetarako eszena bonuak ere jartzen ditu eskuragarri. Orain indarrean dauden eszena bonuak ekainaren 30era bitarte erabili daitezke, eta irailean jarriko dituzte bonu berriak salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!