Berrehundik gora ibiltari XIV. Araxesko Itzulian

Ataria 2023ko maiatzaren 30a

Bi ibilbide antolatu zituzten Amarozko Mendi Elkartekoek, eta luzean 105 parte hartzaile izan ziren eta motzerako 112 mendizale animatu ziren.

Larunbatean egin zen mendi martxa ekitaldia, eta antolatzaileek azaldu dutenez, gustura geratu dira nola joan zen ikusita. «Parte hartzaileek zoriondu egin gintuzten, ibilbide politak zirela eta dena ondo antolatuta zegoela esanez». Era berean, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete boluntario guztiei egindako lanarengatik, eta baita babesle eta laguntzaileei ere.

Aurten Tolosako Amarotz auzoaren 50. urteurrena ospatzen ari dira, eta hori dela eta, Amarozko Mendi Elkarteko kideek mendi martxa berreskuratzea pentsatu zuten. Azken Araxesko Itzulia 2017an egin zen. Hemendik aurrera ere antolatzen jarraitzeko asmoa dute mendi elkartekoek.

Argazkiak: Iñigo Cabieces

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!