Bihar zabalduko dute Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Tolosaldeko Ataria 2023ko mai. 29a, 15:00

Aurreko ikasturteetako ikasleek Inika plataforma digitalaren bidez berretsi beharko dute matrikula musika eskolan ikasten jarraituko dutela adieraziz. Ikasle berriek ekainaren 15etik 23ra eta irailean izango dute matrikulatzeko aukera.

Bihar zabalduko da Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea. Dagoeneko ikasle direnek egun horretatik ekainaren 14a bitarte eman ahal izango dute izena, ‘Inika’ plataformaren bitartez. Instrumentuak aukeratu behar dituzten ikasleek ekainaren 7tik aurrera egingo dute aukeraketa hori. Ikasle direnek, halaber, galdetegi bat ere jasoko dute aipatutako plataformaren bitartez, datorren ikasturteari begirako asmoak ezagutzeko eta jasotzeko.

Ikasle berriek, ekainaren 15etik 23ra eta irailean izango dute matrikulatzeko aukera. Ikasle berrientzako hutsik geratzen diren plazak zuzenean esleituko dira, Udal Musika Eskolaren administrazioan eskatu ahala.

Familia ugariek edo guraso bakarrekoek diru sarrerei dagozkion prezio murrizketak izango dituzte udal ordenantzen arabera. Horretarako, eskaera orria bete behar dute guztiek, jada ikasle direnek zein ikasle berriak direnek. Bestalde, prezio murrizketa gehiago ere izan ditzakete hala eskatzen dutenek, udal ordenantzetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Maila eta kurtsoen eskaintza:

  • Lehenengo zikloa: 4, 5 eta 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena eta erritmoa.
  • Aurre-hasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • Bigarren zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Izapideak musika eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, goizetan (10:00-13:30) edo arratsaldetan (astelehenean eta asteartean, 17:00etatik 19:00etara). Edozein zalantza argitzeko, musika eskolara bertaratu, 943 654 466 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak esteka honetan daude eskuragarri.

Eskaera egiterako garaian titularraren ordezko batek egingo balu edota kontu korrontean aldaketarik egongo balitz, UDATEra jo behar da kasu bakoitzari dagokion inprimakia eskuratu eta betetzeko, edo izapidea telematikoki egin beharko da.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!