Bihar Harri Jaia ospatuko dute Bedaion

Ataria 2023ko maiatzaren 24a

Mezaren eta prozesioaren ondoren, bertsolarien eta trikitilarien txanda izango da. Bixente Gorostidi eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan.

Beste urte batez usadioari eutsi nahi izan diote auzotarrek. Erlijioa eta eguraldiaren muturreko gertaeren ondorioak uztartzen dituen antzinako usadioa da Harri Jaia. Goizean hasiko da festa, meza eta prozesioarekin. «Eliz ospakizun honetan duela urte asko muturreko eguraldiaren ondorioz soro eta etxebizitzetan eman ziren kalteak berriro errepika ez daitezen eskatzen da», azaldu dute auzotarrek.

Ondoren, bertsoek eta trikitiak emango die jarraipena jai giroari Abaetxe jatetxean, hamaiketakoarekin batera; Bixente Gorostidi eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan. Bertsolari eta trikitilarien saioak jatetxean bertan egingo den bazkariarekin izango du luzapena. Azkenik, Artubi kultur elkartean egingo duten afariarekin emango diote amaiera festari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!