Ura eta sua bateragarriak dira: hala egiaztatu da gaur Haragin

Ataria 2023ko maiatzaren 20a

Florencia Abella, Felicitas Pizarro, Txomin Parrillak eta euren errekiek hartu dute gaur goizean Trianguloa plaza. Bitartean Txuleta Tolosako estilora nola erretzen den ikasteko aukera izan dute Sua Espaziora bertaratutakoek.

Parrila usaina eta aterkiak izan dira nagusi gaur Tolosako kaleetan zehar. Jende andana hurbildu da Trianguloan egin den shoowcookingera, non Argentinako nahiz Euskal Herriko erreki bereziak dastatu ahal izan diren.

Arratsaldetik aurrera eskaintza gastronomikoa eta festa izango dira Foodtruck gunean. Bihar berriz, Euskadiko I. Hanburgesa Lehiaketa eta Txuleta Festa egingo dituzte.

Egitarauaren berri jakiteko haragi.eus webgunea bisitatu daiteke uneoro, eta azken orduko aldaketarik balego @haragi_2023 Instagrameko profilean jakinaraziko genuke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!