Ehun urteko historia eta istorioak ezagutzeko aukera eskaintzen du Tolosa CF-k, Joxean Orbegozok sortutako emanaldiaren bitartez. Amaia Ruiz de Galarretak eta Borja Bordonabek gidatzen dituzte ikus-entzuleak, Ane Urbizu musikariaren laguntzarekin. Kluba nola sortu zen eta Berazubi estadioa nola eraiki zen jakiteaz gain, ehun urte hauetan izandako hainbat kontu kurioso ezagutzeko parada ematen du saioak.
Ruiz de Galarretak eta Bordonabek ederki kontatzen dituzte datu eta pasadizoak, eta ordu erdiko saioa berehala pasatzen da. Urbizuk, doinu eta soinu efektuen bitartez, bikain laguntzen du kontakizunean. Bihar goiz eta arratsaldez, eta igande goizez dago aukera saioetara joateko. Gonbidapenak lortzeko hainbat aukera daude: 943 671 749 zenbakira deituz, aurrez aurre Berazubi estdioan, edota bisitaberazubi@gmail.com helbidera idatziz.