Bizikleta eta patineteen jokabide egokiak indartzeko lan kanpaina abiarazi du Tolosako Udaltzaingoak

Ataria 2023ko mai. 18a, 20:56

Kanpainaren helburua da erabiltzaileak jokabide egokien inguruan kontzientziatzea, indarrean dagoen legedia ezagutu eta errespetatu dezaten, arriskuak edota istripuak saihesteko eta, bereziki, oinezkoen eta ibilgailu mota horien arteko bizikidetza bermatzeko.

Datozen asteetan, udaltzaingoak herriko hainbat puntutan izango dira, egunero, goiz zein arratsaldez, erabiltzaileei jokabide arriskutsuen edota trafiko arauen inguruko informazioa ematen, gaur egun, esaterako, debekatuta baitago horrelako ibilgailuekin espaloitik ibiltzea. Horri jarraiki, besteak beste, okerreko zirkulazioaren edo maniobren inguruan informatuko ditu udaltzaingoak erabiltzaileak.

Kanpainak sei asteko iraupena izango du eta aurrerago errepikatuko den arren, behin amaituta, udaltzaingoaren eguneroko lanaldiak txertatuak geratuko dira ibilgailu mota horien inguruko jarrera desegokien salaketak ipintzea, 14 urte artekoak albo batera utziz. Azken horiekin informazioa ere landuko du Udaltzaingoak. 

Gaur egun gero eta pertsona gehiago dira herrian zehar bizikletaz edota patinetez mugitu eta desplazatzen direnak. «Jasangarritasunaren bidean, ezin hobea da herritarren artean ibilgailua ez den bestelako garraiobideen erabilera indartzea eta zabaltzea, baina, ezinbestekoa da, baita ere, garraiobide horiek modu egokian erabiltzea, oinezkoekin bizikidetza bermatzeko», adierazi du Tolosako Udalak. 

Salatzea komenigarriak liratekeen ekintza nabarmenenak:

  • Bizikleta zien patineteen erabiltzaileek mozkorturik gidatzea.
  • Beharrezkoa den baimenik edo eta dokumentaziorik gabeko patinetearekin zirkulatzea
  • Bizikleta zein patineteko erabiltzaileek zein patineteak mugikorra eta aurikularrak erabiliz gidatzea.
  • Baimenduta ez dauden bigarren bidaiariak garraiatzea.
  • Espaloiaren gainetik zirkulatzea.
  • Kontrako noranzkoan zirkulatzea
  • Zirkulazio arduragabea
  • Ausarkeriazko zirkulazioa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!