Orion gertatutako erailketa salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte, Tolosan

Ataria 2023ko maiatzaren 17a

Gizon batek emakume bat erail zuen, atzo, Orion. Tolosaldeko Itaiak eta Tolosako Asanblada Feministak gertakaria salatu dute, eta gaur eta bihar, elkarretaratzeak egingo dituzte Tolosan.

Bi elkarretaratzeak Trianguloa plazan izango dira. Itaiak deitutakoa 19:30ean izango da; Tolosako Asanblada Feministak deitutakoa, berriz, 19:00etan. «Indarkeria matxistari aurre egiteko, ezinbestekoa ikusten dugu emakume langileok antolatzea», adierazi du Tolosaldeko Itaiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!