BABESTUTAKO EDUKIA

Hitz egin ezazu, uda honetan, ingelesez

Ataria 2023ko mai. 18a, 10:00

Lacunza akademiak ingelesean sakontzeko ikastaroak eskainiko ditu, uztailean; ‘Adventures’ ludoteka zerbitzua ere izango dute gaztetxoek.

Ikasturtea berehala amaituko da eta udako oporrak iristear dira. Lacunza akademian, uztailera begira, aukera ezberdinak dituzte ingelesa ikasten hasi, jarraitu, azterketetarako prestatu edota ludotekan, modu dibertigarriago batean, ingelesera gehiago gerturatzeko. 

Tolosan dute egoitza, Lopez Mendizabal 1ean, eta bertan eska daiteke matrikulatzeko informazioa, dagoeneko epea zabalik dutelako. Aurrez Lacunzako ikasleak direnek, 943 46 47 00 telefonora deitu dezakete edo Lacunza.es helbidearen bidez eman dezakete izena. Eta lehen aldiz izena eman nahi dutenek, webgunearen bidez proba bat egin dezakete zein maila duten zehazteko, eta jarraian, hitzordua eskatu, zein asmo eta behar dituzten jakin eta horren arabera ikastaro batera edo bestera bideratzeko. 

Ingelesa hobetu nahi duenak, beraz, uztailean zehar, egunero izango du saioak jasotzeko aukera, goizez. Astelehenetik ostiralera, bi orduko saioak egiten dituzte, maila ezberdinetan, normalean, 11:00etatik 13:00etara.

«Maila ona duten ikasleentzat egokiak dira, aurreratzen jarraitzeko aukera dutelako, edota ikasturtean zehar ingelesean aritu denak eta zenbait gaiekin zailtasunak izan dituenak, horiek hobetzeko eta errepasatzeko aprobetxatu dezake, eta horrela, hurrengo ikasturtean maila bat gorago hasteko aukera izan dezake», esan du Brigit Clunies-Ross, Lacunza akademiako irakasleak. 

Edonorentzat aprobetxatzeko moduko aukera da. «Ikastaro trinkoa egin eta agian hurrengo urtean azterketetako talde batean sartzeko aukera izan dezakete». Edota  ikasle berri batek, ikasturte berriarekin batera Lacunzan hasi nahi badu, udan aukera ederra izango du, hizkuntzari hautsa kendu eta irailerako prestatuago egoteko.  «Gazteen kasuan, eskola bukatuta izaten dute, eta burua erneago; onuragarria da hori». 

Gutxienez bi asterako matrikulazioa egin behar da, baina hizkuntzan gehiago hobetu nahi duenak, lau astez, hilabete osoz jaso ditzake klaseak. «Egunero bi orduz arituta, astean hamar ordu sartuta, asko aurreratzen dute ikasleek denbora gutxian, nabarmena da egiten duten aurrerapena».  

Azterketarako prestatzen

Azterketetara bideratutako ikastaroak ere eskaintzen dituzte Lacunzan. B2 eta C1 lortzeko azterketak, hau da, First eta Advance tituluak lortzeko saioak dira. Uztaila amaieran izaten da deialdia azterketa egiteko, eta askok, hilabete hori aprobetxatzen dute azterketarako prestatzeko. «Eskola amaitu berri izaten da, eta azterketa aurretik azken bultzadatxoa emateko ondo etortzen zaio jendeari uztaileko ikastaroa».

Azterketara begirako saioak eskaintzen dira, eta besteak beste, azterketa simulazioak egiten dituzte, titulua lortu ahal izateko. Saio hauek ere, astelehenetik ostiralera, egunero, goizez, bi orduz egiten dira; normalean, 09:00etatik 11:00etara.    

Ingeles orokorreko zein azterketetara begirako saioetarako 13 urtetik gorako edonork eman dezake izena. Eta kasu honetan ere gutxienez hamabostaldirako matrikula egin beharko da. «Normalean, gehienek, hilabete osoan jasotzen dituzte klaseak, azterketara hobeto prestatuta iristen direlako horrela».  

Jolas bidez ikasten

Bost urtetik hamabi urtera bitarteko gaztetxoentzat ere badute ingeleseko eskaintza Lacunza akademian: Adventures programa. Haurrei zuzendutako ludoteka zerbitzua da. Kasu honetan, asteka matrikulatu daiteke. «Modu ludiko eta dibertigarri batean ingelesa ikasteko aukera dute txikienek». Ziurtatu dute, ondo pasatzeaz gain, asko aurreratzen dutela denbora gutxian.  

Akademiatik kanpora aktibitate ezberdinak, jolasak, irteerak egiten dituzte, beti gai jakin batzuen inguruan. Proiektu ezberdinak lantzen dituzte, modu dinamikoan.  

09:30etik 13:00etara kanpoko ekintzak egiten dituzte, eta 13:00etatik 14:00etara akademian bertan klasea izaten dute. Beraz, kanpoko ekintzetan nahiz akademiako klaseetan ingelesez aritzeko eta aurrerapausoak emateko aukera izango dute. 

Hala nahi duenak, gainera, haur txoko zerbitzua ere izango du. 08:00etatik aurrera eraman ahalko da. Zerbitzu hau, gutxieneko haur kopurua apuntatzen bada eskainiko dute.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!