Atzo izan ziren jokoan Gasteizen Martin Fiz izena duten hainbat proba. Horien artean, maratoi erdia, eta bertan garaipenetik oso gertu geratu zen Atletico San Sebastian taldeko Maria Navascues tolosarra. Hamabost segundo aurretik bakarrik helmugaratu zen Paula Mayero irabazlea, 1.23.38ko denborarekin. Hirugarren Diana Vecillas izan zen 1.26.08ko markarekin.