Herritarrengana gerturatzeko hitzordua

Ataria 2023ko maiatzaren 13a

Tolosako EAJ alderdia Gaztelako Arkuaren ondoan aritu da udal hauteskundeetarako prestatutako programaren berri ematen.

Aurrera begirako 10 apustu estrategiko ditu Xarles Iturbe buru duen Tolosako EAJ alderdiak, besteak beste, ospitale publiko berria Tolosan, aparkaleku alternatiba berriak, Zumarditxikia herritarrentzat berreskuratzea, berdegune eta arnasgune berriak sortzea, Alde Zaharra biziberritzeko plan berezia egitea, Tolosa txukun eta garbia sustatzea eta trantsizio energetikoaren zein energia berriztagarrien aldeko apustuan jarraitzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!