Lore eta Landare Azoka eta San Isidro bat eginda

Ataria 2023ko maiatzaren 13a

Lore eta Landare Azokak herritar ugari erakarri ditu eta asko izan dira hitzordua baliatu dutenak adituei galderak egiteko. Tolosako Udalak baserritarrak omentzeko baliatu du eguna, astelehenean izango baita San Isidro.

Aurtengo Lore eta Landare Azokak asteleheneko San Isidro egunarekin egin du bat. Trianguloa plazan zazpi mintegi bildu dira eta bertako arduradunak herritarrei aholkuak ematen aritu dira. Horrekin batera, Gaztelako Arkuak azokaren bueltan klasiko bihurtu den egitasmoa hartu du eta Gipuzkoako Loredenden Elkartearen eskutik  Cinnamomun camphora edo alkanforero espezieko zuhaitz bat jarri dute bertan. Herritarrek euren desioak idatzi eta zuhaitzean zintzilikatzeko aukera izan dute.

Horrekin batera, udaleko Olatz Peonek eta Xarles Iturbek loreak banatu dizkiete larunbateko azokan egoten diren baserritarrei, Udaberri Dantza Taldeko dantzariek lagunduta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!