Zumarditxikia ibilgailuz hustu beharko da, Haragi Fest dela eta

Ataria 2023ko maiatzaren 12a

Asteazkenean, Zumarditxikiko atzeko zatia libre utzi beharko da 08:00etarako, eta ostegunean, gune osoa libratu beharko da ordu bererako. Ostiraletik igandera bitarte, Haragi Fest izango da bertan, jakiez eta musikaz gozatu ahalko delarik. 

Ostegunetik igandera, maiatzaren 18tik 21era, hartuko du Tolosak Haragi, Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketaren laugarren edizioa, eta bertan antolatu dituzten ekitaldien artean Zumarditxikian Haragi Fest izango da, foodtrucken proposamen gastronomiko zabalarekin eta zuzeneko musika emanaldiekin.

Bada, gunea egokitzeko asteazkenetik aurrera ibilgailuz hustu beharko da Zumarditxikia. Zehazki, asteazkenean, maiatzak 17, Zumarditxikiko atzeko zatia libre utzi beharko da 08:00etarako eta ostegunean, maiatzak 18, gune osoa libratu beharko da ordu bererako. 

Hori horrela, ostiraletik igandera bitartean, Zumarditxikia jai giroan murgilduko da eta herritarrek Haragik eta zehazki Haragi Fest-ek jasotako ekintzez, jakiez eta musikaz gozatu ahal izango dute bertan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!