Asfaltatze lanak herriko hainbat lekutan

Ataria 2023ko maiatzaren 12a

Datorren astelehenean hasita, 22.000 metro karratu inguruko azalera berrasfaltatuko du Tolosako Udalak, herriko gune eta kale desberdinetan banatuta, hala nola: San Blas, Iparragirre kalea, San Frantzisko, Iurre auzoa, Oria kalea, Emeterio Arrese, Belate eta Donostia etorbidea. Lanen ondorioz San Frantzisko ibiltokia itxita egongo da ibilgailuentzat astelehenetik aurrera.

Datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 15, Tolosako Udalak herriko hainbat gune eta kale berrasfaltatuko ditu, herriko irisgarritasuna hobetzeko bidean. Hori horrela, guztira 22.000 metro karratu inguruko azalera asfaltatuko dute ondorengo kaleetan banatuta: San Blas, Iruña etorbidea, Iparragirre kalea, Iurramendi pasealekua, Iurre auzoa, Bizkaia kalea, Oria kalea, Samaniego, Emeterio Arrese, San Frantzisko, Belate, Santa Luzia, Donostia etorbidea, Montezkue auzoa, San Esteban auzoa eta Usabal.  Asfaltia S.L. enpresak egingo ditu aipatu lanak eta guztira 578.300,30 euro(BEZ barne) bideratuko ditu Tolosako Udalak horietara. 

Lanen eraginez astelehenetik ostiralera, biak barne, San Frantzisko pasealekua ibilgailuentzat itxita egongo da eta autobus geldiuneak lekualdatuko dituzte, inauterietan egin ohi den bezala. Maiatzaren 22tik aurrera Samaniego, Emeterio Arrese, Oria kalea eta Iruña kalea berrasfaltatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!