Orekari onenak ikusteko aukera Tolosan

Ataria 2023ko maiatzaren 12a

Oreka Tolosa taldeak orain arte urrian egin izan dituen ekintzak egingo ditu asteburuan, Zerkausian eta Oria ibaian.

Errekan Orekan 2023 ekimena antolatu du Tolosako orekarien taldeak. Bihar arratsaldean etxeko txikienentzat slackline eta oreka tailerrak eskainiko dituzte, Zerkausian, eta asteburuan zehar zeru ibiltariak ibiliko dira Tolosako Oria ibaiaren gainean.

Baina dena ez da slackline-a izango. Ibai gaineko sokez aparte, malabarrekin trebatzeko ikastaroak eta akroyoga saioak ere egingo dituzte, bihar eta igande goizean, hurrenez hurren. 12:00etan izango dira, Zerkausian. Saio horietarako etxetik gustuko jostailuak eramateko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!