Tolosako Udalak herrian kamerak jarri izana salatu du Tolosako GKS-k

Ataria 2023ko maiatzaren 9a

Tolosako Udalak azken hilabeteotan Trianguloa plazan, Gernikako Arbolan eta Zumalakarregi pasealekuan kamerak jarri izana salatu du Tolosako Gazte Koordinadora Sozialistak.

Tolosako Udalak kamerak jartzeko hartutako erabakia salatu du Tolosako GKS-k bideo baten bidez. Erabaki horren aurrean, «kontrol sozialaren kontra borrokatzea eta askatasun politikoen eta bizi baldintzen defentsan antolatzea» dagokiela adierazi dute. «Segurtasunaren izenean jarri dituzten kamera hauek kontrol sozialerako tresna dira, burgesiak ordena soziala bete dadin erabiltzen duen dispositiboa, alegia».

Kamera horiek intimitatearen eta askatasun politikoen kontra egiten dutela ulertzen dute. «Bizitzen ari garen krisiak gizarteko sektore zabalaren pobretzea ekarri duen honetan, delinkuentziarako joerak handitzen dira sektore pobreenetan. Ezegonkortasunen honen aurrean, Estatuen aparatu errepresiboek ordena mantendu eta askatasunik gabeko bizi eredu proletariora ohitu nahian, kontrol mekanismoak ezartzen dituzte informazioa bildu, eta beren onurarako baliatzeko. Tresna hauen bidez, orden sozialarekin hautsi dezaketen subjektuak kontrolatuta eduki eta ezarritako arauak haustekotan zigortu egiten dituzte».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!