Sanjoanetako zesta punta txapelketa igandean abiatuko da

Ataria 2023ko maiatzaren 5a

Txapelketan Hego Euskal Herriko 10 klubetako 32 jokalarik hartuko dute parte, Beotibar pilotalekuan.

Hain justu, parte hartuko duten klubak ondorengoak dira: Cabanillas, Gernika, Hondarribi, Gazte Leku (Andoain), Noain, Berriatua, Markina, Danok Bat (Mutriku), Ametsa (Irura) eta Beotibar (Tolosa).
 
Bi adinetako jokalarik parte hartuko dute. Alde batetik 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak, eta bestetik 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoak. Partidak maiatzaren 7an, 21ean, ekainaren 4an jokatuko dira, eta finalerdiak ekainaren 16an eta finalak ekainaren 23an izango dira. Igande honetan, txikienak 10:00etan hasiko dira, eta besteak 16:00etan.
 
Guztira kategoria bakoitzean zortzi bikote izango dira, eta igande honetan, hasteko kinielak jokatuko dituzte, eta bertan sailkatzen diren lehenengo zortzi jokalariek datozen asteetan beste sailkapen fase bat jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!