Isastegi sagardotegiak urrezko domina lortu du Cider World txapelketan

Ataria 2023ko maiatzaren 3a

Isastegi Sagardo Naturala Sor-Marka Premium sagardoak urrezko domina lortu zuen, gasik gabeko sagardoen mailan, Frankfurten (Alemania) ospatu berri den nazioarteko sagardo txapelketan.

Pasa den asteburuan, Cider World nazioarteko sagardo txapelketa garrantzitsuenetako baten 2023ko edizioa ospatu zen Frankfurten (Alemania). Bertan, Tolosako Isastegi sagardotegiko Isastegi Sagardo Naturala Sor-Marka Premium sagardoak urrezko domina lortu zuen, gasik gabeko sagardoen mailan. 120 puntu posibleetatik 109 lortu zituen Isastegiko sagardoak. Euskal Herriko eta estatuko zenbait sagardotegik ere aurkeztu zuten sagardoa, eta guztien artean Isastegik lortu ditu puntu gehien.

Austriako Kühbrein etxeko KühbreinMost Maschanzker sagardoa izan da txapelduna, 120 punturekin, eta Isastegi sagardotegiko sagardoa bederatzigarren izan zen sailkapenean, hain justu, Zapiain sagardotegiko sagardoaren aurretik. Alemaniako sagardo ugari izan ziren sailkapeneko lehen postuetan.

Sagardo naturalen sailkapena, urrezko domina:

  1. KühbreinMost Maschanzker sagardoa, Kühbrein (Austria): 120 puntu.
  2. Rouge 2022 sagardoa, Rote Pumpe (Alemania): 116,5 puntu.
  3. Boskop sagardoa, Weidmann&Groh (Alemania): 116 puntu.
  4. Wiesenobst Cider Börtlinger Weinapfel sagardoa, Kottmann's Brennerei (Alemania): 111,5 puntu.
  5. Apfel Quitte Speierling sagardoa, Müllers Mostmanufaktur (Alemania): 111 puntu.
  6. Spätlese vom Altrain sagardoa, Obstbau Ciampa (Alemania): 110,5 puntu.
  7. HolzApfel sagardoa, Manufaktur Jörg Geiger (Alemania): 110 puntu.
  8. Wiesenobst Cider Luikenapfel sagardoa, Kottmann's Brennerei (Alemania): 109,5 puntu
  9. Isastegi Sagardo Naturala Sor-Marka Premium sagardoa, Isastegi sagardotegia (Tolosa, Euskal Herria): 109 puntu.
  10. Euskal Sagardoa Premium 2022 sagardoa, Zapiain sagardotegia (Astigarraga, Euskal Herria): 108,5 puntu.
  11. Arrebita sagardoa, Misterios da Quinta (Portugal): 108,5 puntu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!