Alpino Uzturre Mendi Elkartearekin, Adarra mendira

Ataria 2023ko maiatzaren 2a

Igande goizean egingo dute txangoa, Donostialdeko gailur esanguratsura; 13 kilometroko ibilbidea izango da eta 4 ordu inguruan egitea aurreikusten dute.

San Frantzisko eliza atarian geldituko dira 8:30ean, bertatik autobusez Hernanira joateko. Bazkideek 10 euro ordaindu behar dute autobusa, eta bazkide ez direnek, 11 euro.

Informazio gehiago izateko eta izena emateko interesa dutenek, hiru aukera dituzte: Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbide elektronikora mezua bidaliz edota 943 652 789 telefono zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!